Argazki, bideo eta idazlanak, Eduardo Chillida gogoratzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 10a, 02:00

hirugarren urtez lehiaketa antolatu dute udan, Chillida-Leku museoan; aur­ten gainera, nobedadeekin. Eduardo Chillidaren obra izango da lan guztien arda­tza; berrikuntza, formatuan dator: orain arteko argazkiez gain, bideoak eta idazlanak ere aurkeztu bailitezke. Argazkiek Chillida, su obra y entorno izenburua izango dute eta eskultorearen obra erakutsi behar dute, modu originalean. Bi argaki aurkeztu litezke gehienez, 200ppp-ko erresoluzio minimoan. Idazlanen izenburua Experiencias con Chillida izango da, eta autoreek 300 hitz izango dituzte Chillidak eta bere obrak transmititzen dietena kontatzeko. Azkenik, bideo formatua aukeratzen dutenek, Chillida y su presencia hoy izenburua dute gaia lantzeko. Gehienez 3 minutuko bideoak izango dira, eta Chillidaren obra eta figura gaur egun nola bizi duten azaldu behar dute. Lanak entregatzeko az­ken eguna irailaren 15a da. Emailez bidali behar dira, prensa@museochillidaleku.com helbidera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!