Zein dira lan entrebistak ondo egiteko trukoak?

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 15a, 02:00

Langabetuek lan munduan murgiltzeko erreztasunak izan ditzaten, Daiteke hainbat ikastaro antolatzen ari da azken hilabeteetan. Hu­rrengoa asteazkenean izan­go da, lan entrebisten ingurukoa. Sandiusterrin izan­go da, 10:00etatik 12:00etara.

Zein pausu eman?
Lan entrebista ondo egiteak berebiziko garrantzia izan dezake. Horregatik, ikastaroan entrebista ondo egiteko kontuan hartu beharreko guztia landuko dute: elkarrizketak landu, motak, zer hartu behar den kontuan, trebetasunak, komunikazioaren garrantzia...

Izen ematea, bihar arte
Ikastaroan parte hartu nahi dutenek bihar arte dute izena emateko epea. Horre­tarako: 943 57 54 24/688 635 282 edo jaionea@daiteke.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!