Santiotan arkume jatea antolatu dute eta txartelak salgai daude dagoeneko

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 9a, 02:00

Joan den urteko arrakasta eta gero, arkume jate herrikoia antolatu dute aurten ere Aranon, Santiotan. Fanfarre eta guzti, uztailaren 27an izango da. Jenero guztia Aranokoa izango da aurten ere: entsaladak, arkumea, postreetako gaztak eta menbrilloak. Joan nahi dutenek aldez aurretik erosi behar dituzte txartelak, 30 euroan, ondorengo puntuetan: Hernanin, Deportibon; Ereñotzun, Irrintzin; Goizuetan, Amaia Kafetegian; Aranon, Kontzejuan; Herreran, Zumardin; eta Urnietan, Kantoien.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!