Hogeita bederatzi haur ari dira udaraz disfrutatzen, Ereñotzuko Udaleku irekietan

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 9a, 02:00

Umeak 2 eta 12 urte bitartekoak dira. Uztaila hasieran hasi ziren udalekuak eta 26ra arte luzatuko dira.

Eskola kontuetaz ahaztu eta udan murgilduta dira Ere­ñotzuko neska-mutilak. Beste urtebetez, Udaleku Irekiak antolatu ditu Ere­ño­tzuko Auzo Udalak, eta aurten 29 ume ari dira, egunez egun, euskeraz, elkarrekin disfrutatzen. Hilabete hasieran hasi ziren Udaleku Irekiak Ereñotzun eta uztailaren 26ra arte luzatuko dira.


Elkarrekin edo adinaren arabera, taldeetan banatuta
Umeak 2 eta 12 urte bitartekoak dira. Hainbat jolas elkarrekin egiten dituzte eta beste batzuetan, adinaren arabera banatzen dituzte, momentuko ekintzetara egokitzeko; guztira, hiru taldetan bana­tzen dituzte. Jolasak eta ondo pasatzeko ekintzak izan ohi dira egunero, udaleku hauetako ardatza. Ereñotzuk dituen paraje bikainetaz baliatzen dira, txikienek ingurumenarekin gozatu dezaten: ibai eta erreka bazterrak, mendiak...


Piraguismo ikastaroa, ostiraletan
Bada ekintza bat, hilabete osoan, ostiralero errepika­tzen dena. 6 eta 12 urte bitarteko gazteak elkartzen dira, piraguismo ikastaroa jaso­tzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!