Sendabelarrak ezagutzera bihar, Ulia mendira

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 13a, 02:00

Azken asteburuetan bezala, bihar ere sendabelarrak ezagutzera joateko irteera antolatu dute Sasoikon. Uliara joango dira eta aurretik izena eman behar da 943 331 183 eta 656 721 492 telefonoetan. Bestalde, asteartean tailerra antolatu dute umeak eramateko oihalen eta oihalezko pixoihalen inguruan. Debalde da eta aforoa dela eta, aurretik eman behar da izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!