Eguraldi ederra eta giro hobea aurtengo San Ferminetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 8a, 02:00

Garai egokian iritsi dira beroak Martindegiko auzotarrentzat. Eguraldi ona eta umore hobea ibili dituzte hiru egunez, eta jenderik ez dute falta izan. Pailazoek arrakasta izan zuten beste behin eta baita ondorengo sagardo probaketak ere. Sa­gardoa zer litzateke ordea mokadurik gabe, eta hartarako patata tortila lehiaketako ge­neroa baino hoberik? Kapritxoz egindako lana izaki, gustora jan zituen jendeak. Denetan onena, Agus­tina Pello-beltzanekoarena.

Larunbatean zaldunek eta toreroek jarri zuten martxa, arratsaldean, eta gauean abe­re-demak piztu zuen ikusmina. Iazko 101 plazatik urruti geratu ziren protagonistak, eta Zerainek erraz irabazi zuen, 91 plaza eginda, Ani-Comp zaldi gaztearekin. Pao­lla 80 plazatan geratu zen, Spi­rit zaldiarekin.

Aizkoran gazteak nagusi, baina ez lanik egin gabe. Zortzi enbor eta  bosgarren arte Jon Irazuk ederki eutsi zien, baina hortik aurrera Eneko Otañok eta Iker Vi­cen­tek erakutsi zuten etorkizuna seguru dela.

Aurten, trikitilari onenak, Julen Alonso oriotarra, eta Maria Lasa zizurkildarra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!