«Kubako musika jarri diegu poema kubatarrei eta euskaldunei»

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 8a, 02:00

‘Las dos D’ taldeko kideak dira Danieuris eta Daniellis ahizpak, eta musika-jira egiten ari dira Euskal Herrian, ekainaren 4tik abuztuaren 29ra. Hernanin izango dira ostegunean, 19:30etan, Milagrosan.

Kuba eta Euskal Herria as­ko maite dituzten bi kide izango dira kantuan Her­nanin, datorren ostegunean. Danieuris eta Daniellis Moya Ávila ahizpek osatzen dute Las dos D taldea, estilo kubatarrean poemak kantatzen dituena. Ku­ba­ko kanta tradizionalak kantatzen hasi, eta gaur egun kanta sorta berri-berria kantatzen dute, autore kubatarren poemetan oinarrituta.
Euskal Herrira ekainaren 4an etorri ziren, eta abuztuaren 29ra bitartean kantu-jira egiten ari dira, geratu ere egin gabe. Axeri taldeak antolatuta, Hernanin ostegunean du­te, jirako 13garren kon­tzertua. Milagro­san, 19:30etan.

La Habanako duoa
Kubako Manzanillo herrian jaio, eta gaur egun Habanan bizi dira bi ahizpak. Kubari erabat lotutako musika egiten dute, «oso harro» baitaude han jaio izanaz. «Oso harro gaude kubatarrak izateaz, han jaso duguna jasotzeaz, gauza gutxirekin zoriontsu izan litekeela ikasteaz. Gure lurrarekin erabat lotuta gaude», dio Daniellisek.

Habanera, danzóna, boleroa, sona, cha-cha-cha, feelinga... hainbat musika genero entzun ahal izango ditu euren kontzertura azaltzen denak. Letrak berriz, poeta ezagunean dira, «Cintio Vitie, Antón Arrufet, Rafael Alberti, Dulce María Loynaz, Fina García, Nancy Morejón... Kanta tradizionalak kantatzen genituen lehen, eta orain dela 3 urte bide berri honi ekin genion. Poemak aukeratu, eta Da­nieu­risek musikatu egiten di­tu. Pila bat dauzkagu, baina hona aukeraketa bat ekarri dugu».

Pirritx, Porrotx eta Marimotetsen diskoan parte hartzaile
Euskal Herria, eta batez ere euskaldunak orain dela 15 ur­te­tik ezagutzen ditu Kubako bikote honek. Oso harreman ona omen dute euskaldunekin, eta horren adibide, Pirritx Porrotx eta Marimototsen Ongi etorri Pupu eta Lore diskoan izandako parte hartzea, kantak musikatzen.

Baina harago joan dira orain, eta euskal poemak musikatu eta kantatu ere egiten dituzte emanaldietan. «Leire Bilbaoren poemak, Jon Gerediagarenak, Edorta Jime­nezenak... kantatzen ditugu». Euskeraz kantatzea ez omen da hain zaila: «arazoren bat badugu tz eta horrelakoekin, baina bestela erreza da euskeraz kantatzea, beste hizkun­tzetan bezala».

Arrakasta kontzertuetan
Sekulak arrakasta izan dute Euskal Herriko plazetan, «Oso harrera ona izan dugu. Ez da egia euskaldunak hotzak zaretela eta ez duzuela dantzarik egiten... Guk sekulako martxa sumatu dugu kontzertuetan». Hernanirako ere ilusioz dau­de. Gainera, hemen ba omen dituzte ezagunak. «Hernanin harrera ona espero dugu. Gai­nera, Kubako bi lagun ba­di­tugu hor, eta zoragarria litzateke ostegunean azaltzea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!