Erne, hemen da Koteto!

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 7a, 02:00

Urrizak eta Barrenetxea IVak ez zuten gaizki jokatu, baina 40-28 galdu zuten. Zergatik? Arrazoi bakarra dago: Koteto; betiko Koteto Ezkurra haundia azaldu zen atzo Galarretan, eta 26 tanto egin zituen, 10 tanto bi paretaz, atzelariari lagundu... Lesioa eta gero bigarren partidua du, eta San Fermin torneoa irabazteko kandidato bihurtu da kolpean, Etxeberria IIIa lagun duela. Erdi lanetara arte berdinduta joan zen partidua, baina hortik aurrera kolore bakarra izan zuen, urdina, Doneztebeko maisuarena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!