Kaxkoko Karmen jaiak gainean dira (uztailak 16), eta salgai jarriak dituzte egun horretan egiten den bazkariko txartelak. Prezioa, 15 euro. Oindi eta Aralar tabernetan erosi litezke, eta baita Mikel Lujanbiori ere. Lujanbiok salgai izango ditu pañueloak eta banderak ere. Kaxko auzo elkarteak dei egin die auzotarrei libre baldin badira egun horretan lagundu dezaten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!