Bilera bihar, Fiare banku etikoaren Hernaniko taldea sortzeko

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 7a, 02:00

Hernanin talde bat sortu nahi du Fiare banku etikoak, tokiko talde gisa funtzionatuko duena, eta horretarako bigarren bilera egingo dute bihar, 19:00etan, Udaletxeko Areto Nagusian. Fiare ban­ku etikoa da, kreditu-kooperatiba deitzen zaiona, eta alternatiba berri bat izan nahi du, gaur egungo ekonomia jarduerarena.

Talde txikiak, talde haundiaren ardatza
Banku etikoa deitzen zaiona munduan bada beste leku askotan ere. Fiare, Bilbon sortu zuten orain urte batzuk; geroztik, estatuan zabaltzen joan da, eta gaur egun Europako beste banku etiko batzuekin bat egitekotan da. Hala ere, herritarrak dira Fiareren ardatza, eta tokiko taldeak, talde txikiak egiten ari dira, hori horrela izan dadin.

Hernaniko Udalak hi­tzar­mena sinatu berri du Fiarerekin, eta dei egin die hernaniar guztiei, biharko bilerara azaltzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!