Hernaniartua dago jadanik San Ferminetako entzierroa, udalekuetako umeek urtero egiten dutena. Pregoia eta guztikoa izan da aurten, eta zuri-gorriz jantzi da Gudarien plaza beste behin. Udalekuetan ari diren 600dik gora umeak, adin guztietakoak, egun horrexen zai izaten dira, eta zezen bihurtutako begiraleen aurrean korrika egiteak asko balio izaten du.
Ur festa uztailaren 11n
Uztailaren 24ra bitartean umeak ekintzaz ekintza ibiliko dira, aspertzeko denborarik gabe. Ekintza maiteenen artean bi daude: bat entzierroa, eta bestea ur festa, uztailaren 11n egingo dutena.