Hernaniko eskubaloiaren festa egingo dute datorren irailaren 21ean, aspaldiko lagunak elkartu eta elkarrekin egun pasa eder bat egiteko asmoz. 10 urte pasa dira Hernanin eskubaloia desagertu zela, baina ordura arte sekulako indarra izan zuen herrian. Egun horretan gogoratuko dituzte orduko garaiak eta gertaerak, eta DVD bat ere banatuko zaie animatzen diren guztiei, eskubaloiko historia eta protagonistak azaltzen direna
12:00etan hasiko dute jaia, trikipoteoarekin, Plazatik abiatuta. 14:00etan partaide guztien taldeko argazkia egingo dute Plazan. 14:30etan bazkaria, Atsegindegin. Eta bazkalostean bideo proiekzioa, musika... Apuntatu nahi dutenek bihar arte dute epea 38 euro ingresatzeko, kontu honetan: 3035 0025 84 0251175195 (ondo adierazi izen-abizenak).
Talde honek jakinarazi du zer ikusirik ez duela izan ekainaren 8an antolatu ziren ekintzekin.