hirigintza Batzordeak 12 puntu izango ditu bihar, 18:30etatik aurrera, udaletxeko 1go Bilera Gelan (4.pixua). Horien artean hitz egingo dute Hernaniko hainbat ikastetxetara bidegorria eta oinezko bidea egiteari buruz; proiektua onartu eta kontratu espedientea hasteari buruz ariko dira.
Horrez gain, Santa Barbarako parkeari buruz ere hitz egingo dute. Landa-parkea egokitzeko proiektua aztertuko da, eta harrobia betetzeko adjudikazioaren baldintzei buruz ere hitz egingo dute.
Karabelgo urbanizazio proiektuari alegazioak egin zaizkio eta horiek erabaki, eta proiektua behin betiko onartzea aztertuko da.