Bi aizkolari gazte beteranoaren kontra, festen azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 7a, 02:00

...eta hiru! Gaur dute hirugarren eta azken eguna Martindegiko San Ferminek, eta herri kirol kutsuan joango da eguna beti bezalatsu. Eneko Otaño aizkolari beizamarrak eta Iker Vicente Otsagikoak elkarrekin jokatuko diote Jon Irazu beteranoari. Iaz beteranoak irabazi zuen, baina aurten, adituek diote nahiko lan izango duela bi gazteori irabazten.

Aizkora eta harrijasotzea elkarrekin joan ohi dira sarri, eta gaur ere hala izango da. Idoia Etxeberriak hartu behar ditu lantegi horiek.

Horiek eguerdian izango dira, baina festa ez da, ez hor hasiko, eta ez hor bukatuko. Aurretik meza dute, eta ha­maiketakoa ere bai, Oia­lu­me tabernaren  eskutik. Ondo­ren berriz, bertsolariak: An­do­ni Egaña, eta Amets Arza­llus. Txapelketa nagusiari begira hendaiarra ze puntutan dagoen ikusteko aukera polita, gaurkoa. 13:00ean eta 19:00etan dute saioa. Trikiti­lari txapelketa arratsaldean da, bost bikoterekin; gero toka eta abar luze bat, azkenean dantzan bukatzeko.

Atzo eta herenegun ez zen jenderik falta izan Oialumen. Beste behin, Patxin eta Potxin protagonista izan ziren ostiralean, eta xexenak atzo. 

Uztailak 7, igandea

  • 10:00 Auzoko hildakoen alde Meza (ondoren hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik).
  • 11:00 Bermuta.
  • 12:00 Euskal Festa
    Aizkolariak: Eneko Otaño eta Iker Vicente bikote gaztea
    Jon Irazuren aurka.
    Harrijasotzaileak: Idoia Etxeberria.
  • 13:00 Bertsolarien saio berezia. Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
  • 17:00 XVII. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
  • 18:00-19:00 Toka Txapelketa Nagusia (Gurutzeta Sukaldeak Antolatua).
  • 19:00 Bertsolarien bigarren saioa: Egaña eta Arzallus.
  • 20:00 Dantzaldia Bide batezekin.
  • 23:00 Festei bukaera emateko kalejira auzoan barrena.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!