Buruntzaldea torneoko zortzi partidu gaur, azken fasekoak

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 6a, 02:00

Pelota partidurik ez da faltako gaur Hernaniko ki­rol­degian, Buruntzaldea Tor­neoko zortzi partidu jokatuko baitira bertan, eta denak azken fasekoak. Torneo honetan ari diren pelotariak bi zonaldetakoak dira, Burun­tzal­dea eta Donostialdekoak.

Gaur goizean bi partidu jo­katuko dituzte, 11:00etatik au­­rrera, kadeteetan: Cisneros-Urruzola / Loiarte-Ruiz; eta Pa­gola-Rodriguez / Leonet anaiak. Arratsaldean, sei partidu, 15:00etatik aurrera. Infantiletan buruz buru: Unai Blanco-Oier Ezeiza; Eñaut Go­rostidi-Axel Larrañaga; Ai­mar Gorrotxategi-Ibai La­bu­ru; Ekaitz Elorza-Ibai Ezeiza; eta Iñigo Arrozpide-Josu Mazizior. Jubeniletan, binaka: Olarra-Otaño / Imaz-Irisarri.   

55 pelotari Hernaniko gaztetxoenen txapelketan
Hernaniko eskolak badu etorkizuna inondik inora. Jokatu berri da Her­na­niko elkarteko torneoa, eta ben­jamin, alebin eta infantiletan 55 kidek parte hartu zuten. San Joanetan jokatu ziren 7 finalak, eta hauexek dira emaitzak, sekulako giroarekin jokatu ziren finaletakoak. Benjaminetan: Unax Uitzik 16-12 irabazi Anartz Oiartzabali. Alebine­tan: Ander Leizak 16-12 irabazi Unax Pagolari. Benjamin bigarren urtekoetan, bikoteka: Erraz­kin/Arlu­zia­ga/Ga­raiar txapeldun, Oliver-Orte­gari 16-6 irabazita. Benjamin aurreneko urtekoetan, binaka: Etxarri-Uitzi txapeldun, Mitxelena-Oiartzabali 16-13 irabazita. Alebin bigarren urtekoetan, binaka: Ruiz anaiek 16-13 irabazi, Urbis­ton­do-Leiza IIari. Alebin aurreneko urtekoetan, binaka: Lasa-Leizak 16-13 irabazi Garmendia-Garmendiari. Eta azkenik, infantiletan, binaka: Blanco-Arizmendik 16-12 irabazi, Gorrotxategi-Zugastiri.

Arrietak ezin, Elite Torneoan
Euskadiko Elite Torneoan Ioritz Arrietak 22-14 galdu zuen finala, Landaburu lagun zuela, eta Urbieta IIa eta Galarzaren kontra. Torneo honetan afizionatu mailako 16 onenek parte hartu dute  
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!