Hernaniko eskubaloiaren festa egingo dute irailaren 21ean, poteo, argazki, bazkari, musika eta guzti. Festan parte hartu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik eta azkeneko eguna gaur da. Izena emateko 38 euro ingresatu behar dira Laboraleko 3035 0025 84 0251175195 kontuan, norberaren izen-abizenak ondo adierazita. Prezio horretan sartzen dira bazkaria eta biltzen aritu diren argazkien DVDa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!