San Fermin torneoko lehenengo partidua, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 6a, 02:00

Iruñako San Fermin torneoa Galarretan hasiko da gaur, eta binakako txapeldunak izango dira tartean, gainera: Barrenetxea hernaniarra eta Urriza. Biak ariko dira Ezkurra eta Etxeberria IIIaren kontra. Partidu hau Galarretan jokatzea ez da ohizkoa, baina hala egingo dute, Lizasok azken partidua jokatuko duelako bihar Huarteko Euskal frontoian. Horrek aldarazi du torneoaren egutegia. Zuzendu be­harra dago, Lizasok azken partidua Ga­la­rretan jokatuko duela, abuz­tuan (bihar Euskaleko azken partidua izango du). Jaialdi hasiera 16:00etan da, eta lau partidu izango dira.


Etxeberria IVa aurrera, eta emaitza gehiago
Emaitza garrantzitsu asko izan dira erremontean az­ken egunetan. Kutxa Sariko Prebian aurrera egin du Etxe­berria IVak, Matxin III­ari 30-17 irabazita. San Mi­guelek oso erraz galdu zuen bikotearen kontrako partidua: 30-8. Azkenik, ekai­neko onenak Matxin IIIa eta Agirrezabala izan dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!