Launa domina lortu dituzte bi hernaniarrek Badajozen, joan den asteburuan. Garoa Etxabe Sanz eta Iñigo Llopis Sanz ezinhobeto ibili dira beraien probatan, eta aurre-aurreko puntan bukatu dute txapelketa. Igeriketa Egokituan aritzen dira bi hernaniarrok, infantil mailan, eta joan den asteburuan jokatu dira eskolarte mailako probak, Badajozen. CSD elkarteak antolatzen ditu proba hauek (Consejo Superior de Deportes). Urtero jokatzen da txapelketa hau garai berdinean, eta aurtendik aurrera, Hernanin badituzte bi izen, kontuan hartu beharrekoak: Garoa eta Iñigo.