Aranoarrek aurten ere arkume jate herrikoia antolatu dute, fanfarre eta guzti gainera aurtengoan. Uztailaren 27an egingo dute,
eta iaz bezala, jenero guztia Aranokoa izango da: entsaladak, arkumea, postreetako gaztak eta menbriloak. Festa ederra
daukate prest, eta txartelak salgai jarri dituzte, 30 euroan,
puntu hauetan: Hernanin Deportibon, Ereñotzun Irrintzin, Goizuetan Amaia kafetegian, Aranon Kontzejuan, Herreran Zumardin, eta Urnietan Kantoien.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!