«Aurten gazteek irabaziko dutela iruditzen zait»

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 5a, 02:00

Euskal Festa 12:00etatik aurrera hasiko da igan­dean. Eta aurrena, aizkola­rien saioa izango da. Ohitu­rari eutsiz, bi aizko­lari gazte, punta-puntako aizkolari baten aurka neurtu­ko dira. Aurten, Ene­ko Otaño beizamarra eta Iker Vicente otagiar bikote gaztea lehiatuko da Jon Irazuren aurka. Normale­an, aizkolari profesionala nagusitu ohi da, baina kasu honetan, gazteek irabaziko dutela uste du Iñaki Tolo­sak. «Gazteak dira, baina aizkoran oso ondo dabiltza eta 20 minututan egiteko lana bada, behin­tzat, irabaziko dutela irudi­tzen zait. Hortik aurrera ez nuke esango, baina borr­okatua izango da seguru». Giro pixka bat jartzeko, errifak ere salduko dituzte.

Idoia Etxeberria, harrijasotzen
Aizkolarien ostean, harrija­sotzen ariko da Idoia Etxe­berria. Eta ondoren, Andoni Egaña eta Amets Arzallus ariko dira bertsotan.
Festetan, giro ederra izango dela eta herritarrei dei egiten die Tolosak Mar­tindegira azaltzkeo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!