10 konpromiso, euskal presoen eskubideen alde

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 4a, 02:00

Buruntzaldeko EH Bilduko alkate eta zinegotziek diotenez euskal presoen eskubideak betetzeko ez da aurrerapausorik egin.

Buruntzaldeko EH Bilduko alkate eta zinego­tziek 10 konpromiso hartu dituzte euskal presoen eskubideen alde egiteko. Atzo Lasarte-Orian prentsaurrekoa eman zuten, eta adierazi zuten, Euskal Herriko gatazka konpontzeko bidean pausoak eman badira ere, euskal presoen eskubideak errespetatzeko ez dela pauso bakar bat ere eman, «jarrerarik inmobilistena hortxe ari gara ikusten». Horregatik, konpromiso hauek hartu zituzten, lan horretan pausoak emateko: 1) Herriko presoen dossierra egitea. 2) Dossier hori bidal­tzea, dagokion erakundeetara, giza eskubideak ez urra­tzeko eskaerarekin. 3) Herri­ko presoen bisita erronda ofizialari ekitea. 4) Udal erabaki eta materialaren bilduma bana ematea. 5) Herrirak hileroko azken ostiraletan deitutako elkarretaratzeetan parte hartzea, ofizialki. 6) Eki­taldi ofizial guztietan presoen eskubideen aldeko txartela eramatea. 7) Preso gaixoak dauden herrietako alkateen taldean parte hartzea. 8) 3 hi­le­ro senideekin bilerak egitea. 9) Euskal Herritik kanpoko presoak bisitatzeko diru-laguntzak eskatzeko araudia onartzea. 9) Etxerat eta Herrira elkarteei udal lokalak uztea bilerak eta lana egin ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!