Txaro Roman gogoratu zuten senitartekoek eta hernaniarrek.

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 4a, 02:00

Bi urte bete ziren atzo Txaro Roman hil zutela. Senitartekoak eta dozenaka hernaniar Urbieta kalean elkartu ziren atzo, hernaniarra gogoratu eta gertatutakoa salatzeko; Txaro Romanen oroimenez, morez margotua dagoen bankuaren aurrean elkartu ziren. Kontzentrazioa bukatuta, lore sortak utzi zituzten, bankuaren aldamenean. Familiak Kronikari azaldu zionez, oraindik ez dute epaiketa fetxarik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!