Lizasok erremontea utziko du, 20 urte zoragarri eta gero

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 4a, 02:00

Hunkituta eman zuen bere agurraren albistea, San Fermin torneoaren aurkezpenean.

Iñaki Lizaso doneztebarrak agur esango dio erremonteari, 20 urte baino gehiagoan goi-goi mailan ibili eta gero. Ezkurrari bu­ruz buru irabazterik bazegoela erakutsi zuen atzelari haundi honek, erremonteari urte ahaztezinak eskaini diz­kio, eta beti egongo da zaleen memorian atzelaririk abilenetakoen artean; nekez jasoko ditu beste atzelari batek Lizasok adina errebote eta pelota zail. San Fermin Torneoaren aurkezpenean eman zuen albistea, eta hunkituta be­sarkatu zituen bere pelotakideak; batez ere Koteto Ez­kurra bere aurkari eta lagun haundia. Hain zuzen, Urriza lagun duela Ezku­rra eta Etxeberria IIIa­ren kon­tra jokatuko du Liza­sok, uztailaren 7an, Huarteko Euskal Jai frontoian.

Jaialdia gaur Galarretan
Galarretan Matxin IIIa eta Etxeberria IVa ariko dira gaur, Kutxa Sariko Prebian. Jaialdia 16:00etan hasiko da, eta lau partidu dira; prebiakoa, azkena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!