Urumeako gurasoek 1.188 sinadura bildu dituzte, patioa urtebetez luzatzearen alde

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 4a, 02:00

Urumeako guraso elkarteak eskerrak eman dizkie sinatu duten guztiei eta gaur Urbietan egingo duten kontzentraziora joateko dei egin dute. Kontzentrazioa, gaur, 17:00etan.

Urumea ikastolako guraso elkarteak jakinarazi duenez, 1.188 sinadura lortu dituzte, jolas-tokia beste urtebetez luzatzearen alde. Udalak orain­dik erantzun garbirik ez diela eman, eta mobilizazioak egiten jarraituko dutela adierazi du guraso elkarteak. «Patio hori urtebetez erabil­tzen jarraitzeko eskubidea nahi dugu, besterik ez. Bide­gorria egin dezatela geroago», adierazi diote Kronikari.

Sinadurak udaletxean, idatzi batekin batera
Guraso elkarteak sinadura guztiak udaletxean aurkeztu zituen joan den ostiralean, eta Alkatearekin hitz egiteko eskatu dute idatzi baten bidez. «Aste bakar batean 1.188 sinadura jaso ditugu, beraiek ere uste dutelako patiorik gabeko ikastola bat ez dela leku duin eta seguru bat. Hori jakinarazi nahi diogu udalari, eta eskaera bat sartu dugu, Alkatearekin bilera bat egiteko».

Kontzentrazioa ostegunero
Ostegunero kontzentrazioa egingo dute Urbieta kalean, 17:00etan. «Eskerrak 1.188 per­tsona horiei, gure seme-alabengan eurenean bezala pen­tsatu dutelako. Gai hau laster konpontzea espero du­gu; bitartean, osteguneko fe­rian elkartzen jarraituko dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!