Umeentzako ekintzak, sagardo probaketa, eta dantzaldia bihar, jaiei ekiteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 4a, 02:00

Hiru eguneko festak hasiko dituzte bihar Martindegin, urtero bezala herri kirolek protagonismo berezia dutela. Haurrentzako ekintzak izango dira bihar egun osoan, eta arratsean helduentzat antolatutakoak.

san Ferminak festa haundiak dira Hernanin ere, Martindegi auzoan hiru egun ekintzaz bete baitituzte aurten ere. Bihar hasiko dira jaiak, eta umeentzako ekin­tzak, patata tortila lehiaketa, sagardo probaketa eta dan­tzaldia izango dira protagonista. Hortik aurrera, beste bi egun, jai giroan pasatzeko. Larunbatean abere deman Zerain saiatuko da Imanol Pao­llaren azken urteetako nagusitza hausten. Eta igandean, bi aizkolari gazte ariko dira Jon Irazu zailduaren kontra.

Sagardoak urtero tiradizoa
Umeek ez dute ezer faltako gaur: buruhaundi, marrazki, pailazo, karabina... Helduen­tzat ere hor dira, patata tortila txapelketa eta urtero in­dartzen ari den sagardo probaketa; gero, dantzaldia!


Uztailak 5, ostirala
11:00, Kalejira auzoan zehar.
11:30, Haur jolasak eta
buruhaundiak.
16:00, Marrazki lehiaketa.
17:30, Patxin eta Potxin.
18:00, XLIV. Tiro karabina.
19:00, Patata tortilla lehiaketa (Sansonategik babestua).
20:30, Sagardo dastaketa.
23:30, Dantzaldia Jalisko band.
Amaieran, sorpresa!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!