San Joanak pasata, iritsi da balorazioa egiteko garaia. Uztailaren 8an izango da bilera, Biterin, 20:00etan. Bestalde, jakinarazi dute 2013ko San Joanetan ekintzaren bat egin dutenek, gastuen kitapena edo egindako ordainketen fotokopia aurkeztu behar dutela. Erregistroan aurkeztu behar da, hilaren 31 baino lehen, 09:00etatik 13:00etara edo 15:00etatik 20:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!