Udalak hitzarmena sinatu zuen apirilean FIARE proiektuarekin. Hitzaldia ere antolatu zuten, banku etiko honen nondik norakoak azaltzeko. Orain, bigarren bilera deitu dute astelehenean, 19:00etan, Udalean. Asmoa da Tokiko taldea sortzea, Udaletik diotenez, banku etikoaren irizpideak kontuan izanda, herritarrak baitira kreditu-koperatiba sortzeko oinarria. Udalak dei egin die herritarrei bilerara, «egungo ekonomia jardueren alternatibak ezagutu eta parte izan dezaten».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!