Lau sindikatuk paroa deitu dute biharko, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta manifestazioa egingo dute Bilbo, Donostia eta Gasteizen, 11:30etan. Lan hitzarmen kolektiboen aldeko mobilizazioak dira, eta CCOO, LAB, UGT eta ESKk bat egin dute. CCOOk prentsa oharrean dei egin die hitzarmen kolektiborik gabe dauden langile guztiei paroa egiteko, eta manifestaziora azaltzeko, gaur, 11:30etan, Donostiako Bulebarrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!