Arreitunandia 3garren, eta Aizpiolea, Urdangarin, Ocon eta Cobo ederki.

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 3a, 02:00

Primeran dabiltza Hernaniko Zumitza Triatloi taldeko kideak. Joan den asteburuan Ines Arreitunandiak 3garren postua lortu zuen, lan ezinhobea eginda. Igandean, Donostiako Triatloi Olinpikoan Hernaniko lau kide izan ziren, 753 triatleten artean, eta emaitza ederrak lortu zituzten: Xabat Aizpiolea 195garren (2:24:08), Kepa Urdanga­rin 243garren (2:26:29), Asier Ocon 273garren (2:28:40), eta Oier Cobo 664garren (2:58:23). Horrez gain, uztailaren 14an Xabat Aizpioleak eta Lander Muñoak Rotheko Iron Mana egingo dute, Alemanian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!