Asfaltoa konpontzen gaurtik, Hernaniko hainbat puntutan

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 3a, 02:00

hernaniko Udalak asfalto lanak egingo ditu herriko hainbat puntutan, gaurtik aurrera. Hamabi kaleri baino gehiagori eragingo die, eta kale bakoitzean puntu bat baino gehiagotan ariko dira. Hernaniko Udaleko Zerbitzu sailak barkamenak eskatu ditu aldez aurretik, sortu li­tez­keen eragozpenengatik. Kon­pon­keta lanak puntu haue­tan egingo dituzte: Arro­bi jatetxerako igoeran; Larra­mendi kaletik Gay Mur ikastolako eskilarak igo aurretik; Elkano kalean Atetxikietako parean; Atzieta kale hasieran, eta Txili taberna parean; Flo­rida kale hasieran eta Gabriel Celaya eraikinaren parean; Mañe y Flaquerren; Sagas­tial­deko rekta osoan; Etxeberri auzorako sarreran; Landare Toki elkartearen paretsuan; Zubiondo poligonoan; Kara­belen zubi zaharra baino lehen; eta Zikuña­gan erreka bazterreko bidean, bide-beltza esaten zaionean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!