Eskubaloi festan apuntatzeko epea uztailaren 9ra arte

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 2a, 02:00

Hernaniko Eskubaloiaren Festa egingo dute irailaren 21ean, poteo, argazki, bazkari, musika eta abarrekin. Ber­tan parte hartzeko izena eman behar da, uztailaren 9a baino lehen. Horretarako zer egin? Laboraleko 3035 0025 84 0251175195 kontuan 38 euro ingresatu, ondo adierazita izen-abizenak (prezio horretan sartzen da bazkaria, eta argazkien DVDa).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!