Hernaniarrak aurrea hartu zion Ugutz Karrera azpeitiarrari, azken minutuetan, txapelketako olaturik onena aprobetxatuta. Euskal Herriko Txapelketara sailkatu da Sarasola.
ion Sarasola Etxeberriak irabazi du Gipuzkoako surf txapelketa. Joan den asteburuan jokatu ziren final horiek, maila bat baino gehiagotan, eta hernaniarrak beste denei aurrea hartu zien; tartean, Ugutz Karrera azpeitiarrari.
Karrera aurretik zen ia txapelketa guztian zehar, baina Sarasolak gertu jarraitzen zion sailkapenean, eta gutxien espero zenean, txapelketa bukatzeko bost minutu, eta hor non iritsi zen eguneko olaturik ederrena. Hernaniarrak ez zion utzi pasatzen: cut-back bat eta reentry gogor bat egin zituen Sarasolak, eta epaileek 6,20ko puntuazioa eman zioten. Horri esker lortu zuen garaipena, eta Euskal Herriko txapelketarako pasea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!