Ikusi eta probatu arrauna, Hernanin gero eta indartsuago dagoen kirola

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 2a, 02:00

Aste honetan, egunero ari dira hasi-berrientzat ikastaroak ematen, dohainik, 10:30etan.

udara iritsi da, eta garai honetan kirol nagusi bihur­tzen da arrauna. Hernanin gero eta indar haundiagoa hartzen ari da, eta probatu nahi duenak aste honetan du aukera paregabea. Ostirala bitartean, arraunean hasi nahi duten neska-mutilei ikastaroak emango zaizkie, urtero bezala. Dohainik dira ikastaroak, eta egin behar den bakarra da, Elorrabira azaldu, goizeko 10:30etarako. Arraun elkarteko kideak bertan izango dira, beharrezko material guztiarekin, eta haiek emango dituzte azalpen guztiak.

Denboraldi polita
Arraun elkarteko arduradunak gustora egoteko moduan dira aurten. Gazte mordoxka bat ari dira arraunean, bai nesketan eta bai mutiletan, eta aurten gainera oso emaitza onak ekarri dituzte. Az­ke­na, mutil infantilek bandera ekarri zuten, Tolosako uretan me­rezimendu guztiz irabazita. Datorren denboraldirako ere asmo berean segiko du Hernaniko arraun elkarteak, taldea sendotzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!