AEKn euskera ikasten edo praktikatzen jarraitzeko aukera dago udan ere. Interesa duen edozeinek, beharren arabera aukeratu dezake hobekien datorkion ikastaroa. Asko dira aukerak: autoikaskuntza EGA edo HABE azterketak prestatzeko da; hitz egin nahi dutenentzat, mintzamen taldeak antolatu dituzte; idazmena lantzeko ikastaroa ere izango da. Izena emateko edo informazio gehiagorako idatzi edo deitu: hernani@aek.org, astigarraga@aek.org,
607 592 864 edo 607 610 687.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!