Marrazki polittenek saria jaso zuten, azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 2a, 02:00

San Joan bezperan Marrazki Lehiaketa antolatzen du urtero, Urumea Ikastolak. Aurten ere, ehundik gora neska-mutil animatu dira margoak hartu eta pintatzera. Ostegunean, festetako azken egunean egin zuten sari banaketa, eta aurtengo irabazleak eta bigarrenak, hauek izan dira: 3-5 urtekoetan, Miren Rodriguez eta Irati Zabaleta; 6-8 urtekoetan, Saioa Zabaleta eta Unai Ayestaran; 9-11 urtekoetan, Ander Aramendi eta Xabier Medina; eta 12-14 urtekoetan Henar Goya eta Tania de Lucas. Partehartzaile guztiek jaso zuten domina eta sari txiki bat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!