Uztailaren 8tik 12ra ikastaroak antolatu dituzte.
Irakaslea Txaro Untzilla izango da. Izen ematea ostirala arte.
DANTZA Garaikidea ikasi edo probatu nahi duen guztiak aukera du uztailean Biteri kultur etxean. Ikastaroa antolatu dute uztailaren 8tik 12ra, goizeko 11:00etatik 12:00etara.
Irakaslea Txaro Untzilla izango da eta interesa duen herritar guztiei egin die gonbitea: «ezagutzeko eta probatzeko gogoa behar da, besterik ez».
Ikastaroa debalde da baina parte hartzeko izena eman behar da aldez aurretik. Izena emateko epea zabalik dago gaurtik, eta ostirala bitartean izango da aukera, Biteri kultur etxean bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!