Umeentzako ekintzak eta sagardoa protagonista, jaiak hasteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 5a, 02:00

Kalejiran hasiko dituzte festak gaur, Martindegi auzoan. Hiru egun dauzkate aurretik giro ederrean ibiltzeko.
Aurreneko egun honetarako ume eta helduen­tzako ekintzak an­to­latu dituzte. 11:00­etan hasita, haur jolasak izango dira: eltxe­txoak puskatzea, lokotxak biltzea, eta beste asko... On­doren buruhaundietatik ihesi ibiliko dira txikienak. Umeen festak arratsaldean izango du jarraipena: margoekin duten trebezia erakusteko aukera izango dute lehendabizi.  Eta segidan,  Patxin eta Potxin pailazoek jarriko dute martxa. Hain txikiak ez direnek, Tiro Karabina lehiaketan parte hartzeko aukera izan­go dute, 18:00etan.
Helduentzako festa, tirpa kontuekin hasiko da. Patata Tortilla lehiaketa izango da 19:00etan. Eta ordu eta erdi beranduago, urtetik urtera auzotar eta herritar gehiago erakar­tzen dituen Sagardo dastaketa: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, M­en­­dizabal, Etxeberria, La­rrar­te, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta eta Indioneko sagardoekin. Eguna buka­tzeko, Jalisko band taldeak jarriko du, musika; eta bukaeran, sorpresa!

Auzo bazkaria,zaldi dema, bezperan
Biharko eguna, larunbata, izango da festetako egun nagusietako bat. Kale­jira­rekin hasiko dute eguna, San Fermin bezperan ere. Lokuluxka egin, eta auzoko baserrietan zehar, mobida antolatu dute, trikitixa doinuekin.  
Eguerdi partean, gure artean ez daudenei omenaldi xumea egingo diete, Goiko Arisitan. Eta bazkalordua izango da eguneko zita berezienetakoa. Auzo­tarrak elkartuko dira, el­ka­rrekin bazkaltzera. Joan nahi duenak aldez aurretik erosi behar ditu txartelak, Oialume tabernan.
Arratsaldea umeei de­di­katutakoa izango da. Bate­tik, gaztelu puzgarriak ja­rri­ko diuzte; eta ze­zentxo eta zalditxoak ere izango di­tuzte, ondo pa­satzeko.
Gauerdirako ordubeteren faltan, Abere Dema  izango dute jokoan Her­na­niko Imanol Paollaren eta Zerainen zaldiek. Eta bes­te behin, eguna bukatzeko, musika protagonista; kasu honetan, Laiotz taldearen eskutik. Goizaldean, Plata­no dantza lehiaketak jarriko du, saltsa.

Euskal Festa, San Fermin egunez
Igandean, San Fermin egu­nean, euskal festaren txanda izango da. Aurretik ordea, auzoko hildakoak gogoratuko dituzte, me­zan. Bermuta hartuta, hasiko da Euskal Festa. Aizkoran, Eneko Otaño beizamarra eta Iker Vicente Otxagiako bikote gaztea ariko dira Jon Irazuren kontra. Harria jasotzen, Idoia Etxeberria ariko da. Eta bertsotan, bi haundi: Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
Arratsaldean, Trikitilari eta Toka txapelketa antolatu dituzte. 19:00etan, Egaña eta Arzallusek bigarren saioa egingo dute. Eta festa bukatzeko, musika: Bide ba­tez taldearekin lehendabizi, eta festei bukaera emateko kalejirarekin, ondoren.

EGITARAUA:

Uztailak 5, ostirala

11:00, Kalejira auzoan zehar.
11:30, Haur jolasak eta buruhaundiak.
16:00, Marrazki lehiaketa.
17:30, Patxin eta Potxin pailazoak.
18:00, XLIV. Tiro karabina lehiaketa.
19:00, Patata tortilla lehiaketa (Sansonategik babestua).
20:30, Sagardo dastaketa mundiala.
23:30, Dantzaldia Jalisko band taldearekin.
Amaieran, sorpresa!

Uztailak 6, larunbata
07:00, Kalejira auzoan zehar.
08:00, Lokuluxka.
11:00, Auzoko baserrietan zehar mobida trikitixaz alaituta.
13:00, Goiko Aristian oroigarri xume bat `gure artean ez daudenei´.
14:30, Auzo bazkaria. *Txartelak aurrez, Oialume tabernan salgai.
16:00, Gaztelu puzgarriak.
18:00, Zezentxoak eta zalditxoak.
23:00, XII. Abere Dema (Oialume garraioak babestua). Hernaniko Imanol Paolla eta Hernaniko Zerainen
zaldien artean.
00:00, Dantzaldia Laiotz taldearekin.
Goizaldera, Platano dantza lehiaketa.

Uztailak 7, igandea
10:00, Auzoko hildakoen alde Meza (ondoren hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik).
11:00, Bermuta.
12:00, Euskal Festa:
 - Aizkolariak: Eneko Otaño beizamarra eta Iker Vicente otxagiar bikote gaztea Jon Irazuren aurka.
- Harrijasotzaileak: Idoia Etxeberria.
13:00, Bertsolarien saio berezia. Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
17:00, XVII. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
18:00-19:00, Toka Txapelketa Nagusia (Gurutzeta Sukaldeak Antolatua).
19:00, Bertsolarien bigarren saioa: Egaña eta Arzallus.
20:00, Dantzaldia Bide batezekin.
23:00, Festei bukaera emateko kalejira auzoan barrena.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!