ikastola bukatu eta San Joanetan disfrutatu ostean, udarako oporretan murgiltzeko garaia iritsi zaie Hernaniko ume eta gaztetxoei. Urteroko legez, Hernaniko Udalak aukera eman die, euskeraz eta lagunartean, uztaila pasatzeko. Aurten 480 umek eta 130 gaztetxok egin dute aukera hori.
Txikienak, gaurtik
Udaleku irekietan 3-10 urte bitarteko neska-mutilak ibiliko dira gaurtik. 480 ume inguruk jantziko dute gaur goizean motxila, lagun berriak ezagutu eta taldean ondo pasatzeko. 64 begirale ariko dira aurten Udaleku irekietan; 3 koordinatzaile eta zuzendari bat ere izango dute, guztia behar bezala antolatzeko. Gaur hasi eta uztailaren 24ra arte luzatuko dira.
Tailerrak, ekitaldiak, irteerak, jolasak eta bestelako hainbat ekintza antolatu dituzte, bloke ezberdinetan. San Fermin eguneko ekitaldia, igerileku irekietara irteera, ur festa... ere izango dira aurten, ohitura onak galdu gabe.
Kirol udalekuak,
datorren astelehenetik
aurrera
Kirol Udalekuetan izena eman duten 130 gaztetxoek, 11-12 urte bitartekoek, datorren astelehenean izango dute aurreneko eguna. 12 begirale izango dituzte eta koordintatzaile-zuzendari bat.
Uztailaren 19ra bitartean, kirola izango da gaztetxoen udalekuetako ardatza: herri kirolak, ibilaldiak oinez, pelota, uretan egiten diren hainbat kirol... taldeka praktikatuko dituzte, txandaka.