Ikastaroak arrakasta, jaso duten 15 hernaniarren artean.

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 30a, 02:00

Sukaldaritza eta gozogintza ikastaroa jaso dute Hernanin erroldatuta dauden 15 langabetuk urtarriletik ekainera. Prestakuntza Hernaniko Udalak eskaini du debalde, Transpacarreko Udal eraikinean. Eusko Jaurlaritzak gisa honetako prestakuntzei diru-laguntza kendu die aurten, eta Hernaniko Udalak azaldu duenez, ikastaroak duen garrantzaiz jabetuta, aurrera egitea erabaki dute, %100 finantziatuta. Lanbidea ikasi eta lan munduan sartzeko ikastaroa dela jakinarazi du Udalak eta ikasleek diploma jaso dutela, bukatzean. Ikastaroa egin duten 12 ikaslek gainera, bi hilabeteko praktikak egingo dituzte Hernani eta inguruko sektoreko enpresetan, uztailean eta abuztuan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!