Ohiko frontoi luzean erremontista bikaina dela erakutsia du Barrenetxea IV hernaniarrak. Oraingo honetan, frontoi motzean izan da jaun eta jabe. Etxabe Iarekin batera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2013ko Erremonte Kopa irabazi dute. Etxeberria IVa eta Agirrezabalaren kontra jokatu zuten finala Zestoan eta erraz nagusitu ziren partidu hasieratik.
Azken emaitza: 40-19.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!