piraguismoa praktikatu nahi duzula? aukera ederra jarri du Kaxkardi elkarteak, Hernanitik mugitu ere egin gabe. Ikastaroak antolatu ditu uztailean, oinarrizkoak, hastapenekoak, nahi duten guztiek izan dezaten, parte hartzeko aukera.
Uztaileko bigarren eta hirugarren astean izango dira ikastaroak: uztailaren 8tik 12ra eta 15etik 19ra. Aurreneko astean egin nahi dutenek bi ordutegi dituzte aukeran: 17:00etatik 18:30etara edo 18:30etatik 20:00etara. Bigarren astea aukeratzen dutenek, hauek: 15:00etatik 16:30etara eta 16:30etatik 18:00etara.
Izena eman nahi duenak gaur du azken eguna: kaxkardi@hotmail.com emailean edo 666 428 284 telefonoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!