Saharako errefuxiatu kanpamenduetan bizi diren Mohamed Salem, Fatma, Zeinahu, Fatimetu eta Mahfuda Hernanin dira. Ekainaren 25ean hartu zituzten etxean harrera familiek eta bi hilabetez, abuztuaren 26ra arte, herrian egongo dira. Hamar eta hamabi urte bitartean dituzte gaztetxoek, eta lehendik ere, Hernanin izandakoak dira. Udalak ostiralean egin zien harrera bostei eta hauen harrera familiei. Luis Intxauspe Alkateak ondo pasatzeko gonbitea egin zien bost umeei, disfrutatzekoa, eta harrera familiei eskerrak eman zizkien eskuzabaltasunagatik: «inportanteena zuen prestutasuna da. Udalak proiektua bideratzen du, umeen joan-etorria finantziatzen du, besteak beste, baina zuek, familiak zarete proiektu honen oinarria». Udalekuak, egunero Maialen Torres begiralearekin udalekuetan ibiliko dira egunero, umeak: igerilekura, hondartzara, parkera, Igeldora... hainbat irteera eta ekintza antolatu dituzte.
Oporren helburuak
Oporrak bakean programaren helburua da umeak bi hilabete kanpamenduetatik kanpo pasatzea, tenperatura altuetatik urruti. Mediku azterketak egiten dizkiete, oinarrizko arazoak konpontzeko; eta elikadura faltak sortutako arazoak ere, konpontzen dira. yy