Fernandez, Murua, Izeta eta Alonsoren txakurrak, onenak

Kronika - Erredakzioa 2013ko uzt. 2a, 02:00

Txantxangorri elkarteak antolatuta Muestrako Txakurren Lehiaketa jokatu zen lehengo astean, San Joanak zirela eta. 23 txakurrek hartu zuten parte aurtengo txapelketan, horietatik 19 arraza Britanikokoak eta 4 arraza Kontinentalekoak. Elkarteko sailkapenean berriz, 6 txakur lehiatu ziren. Arraza Britanikoko txakur onenaren saria J. A. Fernan­dezen Hugo txakurrak jaso zuen; atzetik geratu ziren Santiago Bernardoren Lore eta Jose Luis Ibarburen Kemen; arraza honetan, elkarteko sailkapenean, J. Joakin Izetaren Zeru eta Dama txakurrak izan ziren onenak. Kontinental arrazan, Koldo Muruaren Roko eta Khoni txakurrak geratu ziren lehenengo eta bigarren postuan; eta elkarteko sailkapenean, Abel Alonsoren Bixen aurrenekoa eta Jose Basurtoren Thor, bigarrena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!