JOAN dira, bukatu dira 2013ko San Joan Festak. Goiz Eguzkiko kideek jaitsi zituzten bost egunetan Udaleko balkoia presiditu duten bi banderak: Hernanikoa eta Ikurriña. Aurretik Paco Goyak esker hitzak izan zituen, eta Gora San Joan, Gora Goiz Eguzki! oihukatuz agurtu zituen festak. Zezen suzkoak atera ziren ondoren, eta su artifizialek eta txarangak errematatu zituzten, jaiak.