«Balorazioa ona da; hiru urteotan eutsi egin diogu erremonteari»

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 29a, 02:00

Oriamendi 2010 enpresako arduradunak txalotu egin dute pelotariek hartu duten jarrera, erremonteari eusteko apustu berri honetan.

Aurreko enpresak utzi, eta Oriamendi 2010 enpresak hartu zuen Galarreta frontoia, orain dela hiru urte. Gaur jaialdi berezia dute Galarretan, hiru urte horietako lana ospatzeko. Oriamendi 2010eko arduradunak gustora daude hiru urteotako ibilbidearekin, garai zail horietan eustea lortu dutelako. «Egoera zaila da, eta mantentzen nahiko lan bada. Hainbeste talde ikusten dira ezinean, eta gu nolabait aurrera goaz... horregatik, balorazioa positiboa da». Enpresak azpimarratu egin du pelotarien jarrera. «Beraiek badakite zein den egoera, eta guk planteamendu berri bat egin diegu: frontoian sartzen den diru guztia banatu egingo dugu, 10 badira 10 eta 2 badira 2. Eta beraiek onartu egin dute, eta saiatu egiten dira; gustora ari dira. Haiei eskerrak mantentzen da erremontea».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!