Barrenetxea txapelaren bila, frontoi motzeko finalean

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 28a, 02:00

Frontoi motzeko txapelaren bila aterako da gaur Endika Barrenetxea. Etxabe IIa du lagun eta aurrean Etxeberria IV eta Agi­rrezabala izango dituzte. Gipuz­koako Foru Aldun­diaren Sariko finala dute, IV Erremonte Kopakoa.  Txa­pelketa frontoi motzean izaki, Gipuzkoako herri diferentetan jokatu dituzte kanporaketak, tartean, Hernanin. Finala Zestoako frontoian izango da, gaur, 22:30etan.

Hiru urte
Oriamendi 2010 enpresak Galarreta hartu zuela

Oriamendi 2010 enpresak Ga­larreta hartu zuela hiru urte bete dira, eta bihar, jaialdi berezia antolatu dute, ospatzeko. Batetik bikote batek erremontista bakarraren kontra jokatuko du: San Miguelek, Etxabe II eta Agirrezabalaren kon­tra. Eta bestetik, Kutxa Sariko prebiako aurreneko kan­poraketa jokatuko da: Ma­txin VI, Zubiriren kontra. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!