San Joanetako zita inportanteena izaten da ekainaren 26koa, Goiz Eguzkiko kideentzat. Gimnasia erakustaldia egiten dute lehendabizi, eta ondoren, kale jokoan aritzen dira: botean, tokan,
igelean eta dardotan. Onenak Jose Lopez eta Vicenta Lopez izan ziren. Atzetik geratu ziren, gizonetan: Jesus Brillo, Francisco Perez, Pedro Mugerza, Diego Recio, Francisco Navas, Eugenio Urruzola eta Francisco Garcia. Emakumeetan: Jara Merino, Mª Paz Lunaro, Angeles Manjo, Tomasa Escarmena, Pakita Mateos, Mª Cruz Llorente eta Basilia Sanchez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!