Lander Campos eta Haizea Hormaetxea txapeldunak, bigarren urtez

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 28a, 02:00

San Joan egunez Dantza Askatuaren txapelketa jokatu zen Plazan, Kriskitiña dantza taldeak antolatuta. Aurten ere, bikote onena Lander Campos eta Haizea Hormaetxea izan dira. Joan den urteko txapeldunak dira Santurtzi eta Leioako bikotea; eta Bizkaiko onenak ere, badira. Bigarren Axier Iriarte eta Ane Urruzola billabonatarrak geratu ziren. Eta hirugarren, Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga azpeitiarrak eta egungo Gipuzkoako txapeldunak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!