Bukatu dira urteko jairik desiratuenak

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 28a, 02:00

Iritsi da deskantsurako unea. Bost egunetan kale, taberna, txosna, plaza, koa­drila, etxe, soziedade eta abarretan San Joanak os­patu eta gero, atzo bu­katu ziren, urteko festarik pre­zia­tuenak. Hasi bezala, bukatu ere, Goiz Eguzkiko lagunen eskutik bukatu ziren. Gauerdia pasa bezain pronto jaitsi zuten bandera, festak, datorren urtera arte agurtuz.

Ekitaldiak atzo, egun osoan
Eguzkia izan zen nagusi atzo, egun osoan, San Joa­netako bost egunen an­tzera. Azkeneko Soka­mu­turra eta Axeri Dantzaren bueltan bildu ziren, goiz­tiarrenak. 
Goizeko 11:00ak ingu­ruan Plaza bete-bete zen. Batetik, Axeri Dantzako az­ken astinduak jaso zi­tuz­tenak; eta bestik, Intxaur­buru eta Telleriaren idi parearen zain zeudenak. Atzo Telleriak irabazi zuen de­ma, 41,5 plaza  eginda; Intxaurburuk 38 plaza egin zituen. Baserritarren festak Tilosetan izan zuen segida; aizkoran Atutxa IIak Otaegi baino azkarrago moz­tu zituen, 20 enborrak. Eta espektakuluarekin ja­rraituz, Iñaki Perurenak jarri zuen ginda, bost txan­datan harria jasotzen. 

Merkatariak gogoan, 
San Joan Konpartsak 
Jendetza erakarri zuen beste behin, San Joan Kon­par­tsaren karrozak. Atzo Her­naniko lehengo eta orain­go merkatariak ekarri zi­tuzten gogora. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!