plaza barruan eta kanpoan aski ezagunak dira Intxaurburu eta Telleria. Idi Dema San Joanetan berreskuratu zenetik izan dute lehia hernaniarrak eta lasartearrak. Aurtengoa seigarren dema dute, eta momentuz, Telleria izan da nagusi, lau dema irabazita. Plaza berezia da ordea Hernanikoa Intxaurbururentzat, eta alde du, Telleriaren idi parea ondo ezagutzen dituela, azken hitza ordea, idiek dute. Espektakulua 11:30etan hasiko da Plazan. 20 minutuko txanda bana izango du bakoitzak, eta helburu, 1.500 kiloko harriarekin ahalik eta buelta gehien ematea.
Banakako txapelduna eta Gipuzkoako aurrenekoa, aizkoran
Baserritarren eguneko festak Tilosetan izango du segida. Egungo bi aizkolari onenetakoek izango dute lehia, hurrenez hurren, Atutxa II Eusko Label Banakako Aizkorako txapeldunak eta Otaegi Gipuzkoako aurrenekoak.
Lehia eguerdiko 12:30etan hasiko da eta egin beharreko lana: 20 enbor. Sei modu ezberdinetara moztu beharko dituzte: golpeka, erlojuaren kontra, zutik, abiaduran, zutik etzanda eta erdiluze lanetan. Azkarren egiten duenak irabaziko du gaurko erronka.
Iñaki Perurena, atsedendaldietan
Aizkolariek egiten dituzten atsedenaldietan Iñaki Perurena harrijasotzaile haundia izango da Tilosetan. Erakustaldia bost ekitalditan banatu du leitzarrak, bakoitza, harri ezberdinarekin.